• 2024-03-15 13:48:19
    7. Fiestas / Jaiak

    Kultura Arloak 2024ko Barañaingo Festetako Kartel Lehiaketa jarri du abian, ohiko legez HAURRAK eta HELDUAK modalitateekin.
    • HAURRAK modalitatean parte har dezakete Lehen Hezkuntzan eta DBHko 1. eta 2. mailan ari diren Barañaingo ikasle guztiek. Hiru sari emanen dira, eskolarako 3 material sortarekin (90na euroko balioa dutenak). Kartel parte-hartzaileak ikusgai jarriko dira Barañaingo Kultura Etxeko pasabideetan. Epaimahai kalifikatzailea Barañaingo Udalaren Haurren Organo parte-hartzailearen (OPI) ordezkariek osatuko dute.
    • HELDUAK modalitatean parte har dezakete Espainiako nahiz nazioarteko artistek, eta bakoitzak, gehienez, hiru lan aurkeztuko ditu, jatorrizkoak beti ere. 1.000 euroko sari bakarra emanen da. Hiru kartel finalista hautatuko dira, eta, ondoren, Barañainen erroldatuta dauden herritarrek bozketa bidez kartel irabazlea hautetsiko dute. Kartel parte-hartzaileak ikusgai jarriko dira Barañaingo Kultura Etxeko pasabideetan. Epaimahaia honako hauek osatuko dute: Arcelus jauna, Sánchez jauna, Jiménez jauna,  Huarte jauna, León andrea eta González andrea, korporatibo gisa; eta Raquel Samitier ilustratzaile eta marrazketa-pintura irakaslea epaimahai tekniko gisa.

    Bi modalitateetarako honakoa da obrak aurkezteko epemuga: 2024ko apirilaren 17ko 14:00ak (asteazkena). Lanak aurkeztu behar dira Kultura Etxeko Atezaintzan (ordutegi jarraian astelehenetik ostegunera, lanegunetan, goizeko 8:00etatik arratseko 8:00etara; apirilaren 2tik 4ra salbu -azken egun horietan 14ak arte soilik-).

    Oinarriak, Festetako kartel lehiaketa 2024



    Adjuntos: