• 2024-04-18 12:29:07
    2. Eventos / Ekitaldiak

    Cultura/Kultura – ERAKUSKETA BIRA 30. URTEURRENA, Txotxongilo Jaialdia: txotxongilo- eta kartel-hautaketa


    (Informazio guztia webgunean: https://www.baranain.es/eu/noticias/cultura-kultura-erakusketa-bira-30-urteurrena-txotxongilo-jaiald...)

    Barañaingo Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren barne (Jaialdia maiatzaren 2tik 6ra bitartean), Kultura Etxeko korridoreetan (2. solairua) ikusgai egonen dira apirilaren 22tik maiatzaren 6ra, biak barne, 2023ko “Nire txotxongiloa egiten dut” lehiaketara aurkezturiko lan guztietatik 55 lan (hautatuak). Lan horiek Barañaingo ikastetxe eta institutuetan ikasten ari diren haur eta gazteek egin dituzte nagusiki, eta 178 haur eta gaztek parte hartu dute.


    Barañaingo denda eta eraikin publikotan (Kultura Etxea barne) ikusgai izanen da 2024ko Txotxongilo Jaialdia iragartzeko Kartel Lehiaketara aurkezturiko kartelen hautaketa. Bigarren erakusketa/hautaketa honek 57 kartel ditu (95 kartel lehiakideetatik), eta horietatik 22 Kultura Etxeko 2. solairuan ikusi ahal izanen dira, aurtengo lehen saria eta akzesita barne (horrez gain, Udaletxean kartel sarituak poster formatuan ere ikusi ahal izango dira). Erakusketa jarraian adierazitako establezimendu eta zentro publikoetan bisitatu ahal izango da, apirilaren 22tik maiatzaren 6ra, biak barne (establezimendu/zentro bakoitzaren ordutegian).





    LAGINAK OSORIK IKUSTEKO, 30. URTEURREN HONEN ERAKUSKETA BIRA EGITEA GOMENDATZEN DIZUEGU, UDALETXEAN HASI ETA KULTURA ETXEAN BUKATUZ, ADIERAZTEN DIREN ETA BARAÑAINGO MAPAN KOKATURIK DAUDEN SALTOKI ETA ZENTROEN SEKUENTZIARI JARRAITUZ.









    Adjuntos: