• 2026-03-10 10:21:36
    Actividades


    Aurten Korrika berriro Eneritzetik pasatuko da, eta gure herriak kilometro bat erosi du euskararen alde! Horregatik, martxoaren 21ean egun osoko egitaraua prestatu dugu elkarrekin ospatzeko, ongi pasatzeko eta euskararen aldeko giro aparta sortzeko.

    Korrika AEK-k antolatzen duen ekimen erraldoia da: lekukoa eskuz esku eramaten da Euskal Herri osoan zehar, gau eta egun gelditu gabe. Lekukoaren barruan euskararen aldeko mezua doa, eta amaieran irakurtzen da. Festa, kirola eta euskararekiko konpromisoa batzen dituen ekitaldi berezia da.

    Egun osoan zehar hainbat ekintza izango ditugu: herri kirolak, korrika txiki, musika, herri bazkaria… Animatu eta parte hartu!

    Kontuan hartu beharreko gauza batzuk:

    • Elkartean ohiko moduan funtzionatuko da, hau da, ez da zerbitzaririk egongo.

    • Herri bazkarian parte hartzeko, izena eman behar da elkartean jarritako zerrendan. Azken eguna martxoaren 11 da.

    • Egunean zehar hutsak jarriko dira, nahi duenak Korrikako kilometroa laguntzeko ekarpena egin dezan.

    • Boluntarioak ere beharko dira hainbat ekintzatan laguntzeko: herri kiroletan, petoak egiteko tailerrean, bazkarian eta afarian.



    Etorri, parte hartu eta ospatu dezagun elkarrekin Eneritzen Korrikaren festa!




    Este año la Korrika vuelve a pasar por Eneriz, y nuestro pueblo ¡ya ha comprado un kilómetro a favor del euskera! Para celebrarlo hemos preparado un día lleno de actividades el 21 de marzo, para juntarnos, disfrutar y vivir el ambiente de la Korrika.

    La Korrika es una gran carrera popular organizada por AEK que recorre todo Euskal Herria sin parar, día y noche. Un testigo va pasando de mano en mano entre los participantes y en su interior lleva un mensaje a favor del euskera que se lee al final del recorrido. Es una fiesta que une deporte, cultura y apoyo al euskera.

    Durante el día habrá muchas actividades: deporte rural, korrika txiki, música, comida popular… ¡Anímate a participar y a disfrutar del ambiente!

    Algunas cuestiones importantes:

    • La sociedad funcionará como de costumbre, es decir, no habrá camareros.

    • Para participar en la comida popular es necesario apuntarse en la lista colocada en la sociedad. El último día para apuntarse es el 11 de marzo.

    • Durante el día se colocarán huchas para quien quiera hacer una aportación voluntaria para apoyar el kilómetro de la Korrika.

    • También se necesitarán voluntarios para ayudar en diferentes momentos del día: en los herri kirolak, en el taller de petos, en la comida y en la cena.



    ¡Ven, participa y celebremos juntos la fiesta de la Korrika en Eneriz!