-
NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO LANGILEEN GREBA2025-04-08 12:17:481. Noticias / Berriak
NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO LANGILEEN GREBA
Lagunak kirol-instalazioen abonatu agurgarriak:
LAB, CCOO, AFAPNA, ELA eta UGT sindikatuek jakinarazi digute 24 orduko greba-deialdia apirilaren 8ko 22:00etatik 2025eko apirilaren 9ko 22:00etara izango dela, eta Nafarroako Administrazio Publikoko langile guztiak deituta daudela.
Jakinarazi digutenez, deialdi honen arrazoia Nafarroako Administrazio Publikoetako langile guztien lan-baldintzak hobetzearen alde borrokatzea da.
Lagunak Udal Zerbitzua erakunde publikoa denez, bertako langileria grebara deituta dago.
Beraz, jakinarazten da instalazioen irekiera eta/edo funtzionamendu normala kolokan egon daitekeela.
Honako zerbitzu hauetan izan dezake eragina:
- Sarbideen kontrola: honek instalazioa goizez eta/edo arratsaldez itxita egotea ekar dezake. Instalazioa goizez irekitzen bada eta ez arratsaldez, instalazioan dauden pertsonek, ixteko unean, irten beharko dute.
- Istalazioak irekitzen badira, mantentze eta garbiketa zerbitzuak arriskuan egon daitezke, eta horrek Lagunak barruan instalazio batzuk ixtea ekar dezake.
- Arreta buelgo nagusian.
Gogorarazten dizuegu zerbitzuak eten edo murriztea gure borondatetik kanpoko ezinbesteko egoerak direla.
Lagunak Udal Zerbitzutik langileek grebarako duten eskubidea errespetatu behar dugu, eta adierazi nahi dugu, indarrean dauden araudien arabera, erabaki egokiak hartuko ditugula, batez ere erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko, baita instalazioena ere, nahiz eta erabaki horiek, greba egunean, kirol-instalazioen edo beste instalazio baten itxiera ekar dezaketen.
Eskerrik asko zuen ulermen eta laguntzagatik.